"Lehengo aztiri" liburua aurkeztu da Legazpin

2011ko mar. 7a, 09:23

Atzo igandea, martxoak 6, aurkeztu zen Legazpin Burdinola elkartearen azken liburua: Lehengo Aztiri. Aitor Azpiazu eta Jose Luis Ugarte ikerlarien lana da.

Atzo, igandea, liburu berria aurkeztu zen  Aztiriko "Aztiri Bat" elkartean. Historia, hizkuntza eta etnografia gaiak lantzen dira bertan, informazio eta argazki ugariz betetako 285 orrialdeetan zehar.

Liburuaren egileak Aitor Azpiazu eta Jose Luis Ugarte izan dira. Argazkiak Iakobe Katarainenak, Jesus Azpiazurenak eta Joseba Aldanondorenak. Diseinua Iñigo Aranburuk egin du eta argitalpena Legazpiko Burdinola elkarteak kaleratu du.

Zorionak guztiei.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia