Kristina Mardaras Sedrun, bertsolari txapelketetako puntuazioaz hizketan

2019ko abe. 13a, 10:27

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da bihar (larunbata) Donostia Arenan. Kristina Mardaras Sedrunek bertsolari txapelketetan epaileek erabiltzen duten puntuazio sistemari buruz egindako gogoeta ekarri dugu gaurkoan. 

Kristina Mardaras Sedrun 80. hamarkadan elkarrizketatu zuten "IRALEren Bizkaiera Bilduma"rako. Bertsolari, gai-jartzaile eta irakasle izanik, euskara eta bertsolaritzaren orduko egoera eta jarduna izan zituen hizpide. Zintzoki eta sakon aipatzen ditu bertsolaritzako bere ibilbidea eta bizipenak, txapelketetako puntuazioaren gorabeherak, bertsotarako gaiak eta jaialdiak, bertsolari emakumeak eta bertsolaritzaren etorkizuna.

Egunotan aipagai da baita ere, lehenengo aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean erdiak emakumeak eta beste erdiak gizonezkoak izango direla. Badu zeresanik Kristinak parekidetasunaren gaiaren gainean ere, bera izan baitzen urte askoan plazetan bertsotan aritu zen emakume bakarra, ondorengoei bidea zabaldu ziena.

Horrez gain, "Durango 1936" proiekturako ere elkarrizketatu zuten eta bertan bere etxekoek 1936ko altxamendu militarra eta ondorengo urteak zelan bizi izan zituzten kontatzen du, besteak beste.

Badute mamirik Kristinari egindako bi elkarrizketek; ikusgai daude bi-biak 50 pasartetan.

Aipatutako moduan, hementxe daukazue ikusgai bertsolari txapelketetako puntuazio sistemaz hausnartutakoa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia