Komunikaldiak 2011: egile eskubideak
2011ko mar. 24a, 10:01
Atzo, Martxoak 23, Komunikaldiak 2011 jardunaldiak ospatu ziren Eskoriatzako HUHEZI fakultatean. Aurtengoa 6. edizioa izan zen eta egile eskubideak izan zituen hizketagai. Zenbait adituk eta euskal kulturgintzako alor desberdinetako ordezkariek hartu zuten parte bertan.
Lehenengo hitzaldia software librean aditua den Luistxo Fernandezena izan genuen. Sormena bultzatzearen garrantzia eta kultura eskubidea aldarrikatu zituen eta bere ustetan "kopiatzea ez dela lapurreta" eta "partekatzea ona dela" aipatu zuen. Internetek ematen dituen aukerak aprobetxatu egin behar dira Fernandezen iritziz, kulturarentzat aberasgarria delako.
Ondoren gaiaren beste aurpegia ezagutu ahal izan genuen, Ignacio Casado Euskadiko SGAE-ko zuzenariaren eskutik. Honek legearen nondik norakoak aipatu zituen eta jabetza intelektualari buruz ihardun zuen.
David Bravok, jabetza intelektualean eta informatika zuzenbidean adituak, gobernuaren "kanpainak" kritikatu zituen, mehatxuetan oinarritzen direlako eta kontzientziazioa baino gehiago, "doktrinamendua" direlako. Eta ondoren "Sharemula" webgunearen kontrako salaketa kasuaz aritu eta Sinde legearen nondik norakoak azaldu zituen.
Arratsaldean mahai-ingurua egon zen eta bertan parte hartu zuten Oier Araolaza dantzariak, Gorka Chamorro musikariak eta Xabier Mendiguren idazleak. Bakoitzak bere iritzia eman eta bere esparruaren egoerari buruz aritu zen.
Gai arantzatsua inondik inora ere egile eskubideen hau. Gure partetik, Ahotsak.com-en kultura eta lizentzia libreen alde gaudenez eduki guztia CC-by-sa lizentziapean banatzen dugu.
Bideoa: goiena.net
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.