Joan Mari Irigoien idazlea gogoan

2023ko mai. 22a, 10:32

2010ean elkarrizketatu genuen eta hark Ahotsak.eus proiekturako kontatutakoak sarean daude, umetako eta gaztetako kontu politak tarteko. 

Joan Mari Irigoien idazlea (Altza, 1948) duela egun gutxi joan zen, gaixotasun luze baten ondoren. 2010ean Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu genuen. Literaturari buruz ez ezik, bere bizitzari buruz ere jardun genuen. Adeitsu eta umoretsu, umetako eta gaztetako kontu ugari kontatu zizkigun: garai bateko Altza nolakoa zen, familia-giroa, naturarekin eta animaliekin izandako harremana, lehen idazlanak... Elkarrizketa osorik ikusteko aukera dago webgunean, 30 bideo-pasarte guztira. 

Hona hemen pasarte pare bat. Mutikoa zela, ezkaluak izaten zituen etxeko bainu-ontzian:

Aita Altzako medikua zen, eta kontsulta etxean izaten zuten; Joan Marik kilker orfeoia izaten omen zuen sukaldean. Kilkerrak harrapatzeko hiru modu aipatzen ditu pasarte honetan:

Beti izan zuen umorearekin joan zen, eta ohar honekin agurtu omen zituen bere gorpua ikustera joandakoak: "Badakit ni ikustera etorri zaretela, alferrik zabiltzate ordea... ni ez bainaiz jada, zorionez, hor dagoena. P.D. Barkatu eragozpenak". Irribarre batekin gogoratuko dugu. Gure doluminak familiari eta lagunei. 

Irigoienen ibilbideari buruzko informazioa: besteak beste Wikipedian, Berria egunkarian, Argia astekarian eta Naiz-en. 

Argazkia: Joan Mari Irigoien 2008an. Dani Blanco / Argia

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia