Iparraldeko lehenengo lekukotasunak

2008ko mar. 12a, 21:49

Iparraldeko lehenengo grabazioak gehitu ditugu webgune honetara. Zuberoako Barkoxe herrian egindako bi grabazio dira.

Orain arte ez geneukan Iparraldeko grabaziorik Ahotsak.com webgune honetan, baina gehitu ditugu lehenengoak.

Martxoan Zuberoan egindako bi grabazio dira. Barkoxeko Battitta Sagardoi eta Louis Garat izan dira lekukoak.

Barkoxe Zuberoako iparrekialdean dagoen herria da, Mauletik 15 kilometrora eta Biarno alboan. 700 biztanle inguru bizi dira bertan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia