Inazio Ernabide Goioaga hil da, Loiola Batailoiko gudari izandakoa

2023ko mar. 6a, 12:00

106 urte bete berri zituela hil zen Inazio otsailaren 8an. Loiola Batailoiko gudaria izatearren elkarrizketatu genuen, besteak beste. 2009an egin genion elkarrizketa entzungai dago, hemen.

Zizurkilgo "Casa Cuna Provincial" etxean utzi zuten jaio zenean eta Bergarako Osintxu auzoko Leocadio Ezenarro eta Concepcion Alvarezek jaso eta hazi zuten. Hamalau urterekin Eibarko Txantoianeko Star pistola lantegian hasi zen lanean. Harrezkero, hainbat lan eta lantegitan aritu ostean, torloju tailerra sortu zuen bazkide batekin batera. 

"Gerra zibila ez, altxamendu militarra"

1936ko gerra altxamendu militar hutsa izan zela azaltzen zuen berak, hura ez zela gerra zibila izan. Errepublikanoen eta abertzaleen aldean jardun zuen gudari, Loiola batailoian, hain zuzen ere. Ez zuen bala zauririk izan behin ere. Gudariek borondate gogorra izan arren, aginte ona falta izan zutela kontatzen zuen. Fronteko gorabehera asko zituen gogoan eta zehaztasunez kontatzen zituen. Laredon preso hartu zuten eta Langileen Batailoian behartutako lanak egin zituen 1940ra arte. 

Gerrako pasarte pare bat:

 

Umore oneko kontalaria

Gerra garaian bizipen gogorrak izan bazituen ere, pasarte asko umorez kontatzen zituen. Gazte garaiko erromeriak, neska laguntzeak, borrokaldiak eta beste kontatu izan ditu. "Berbetalari ona izateko inportantiena da entzuten jakitia", aipatu zuen ehun urte bete eta Soraluzeko Itxaropena Jubilatuen Etxekoek omenaldia egin ziotenean. 

Inaziori egindako elkarrizketaren pasarte guztiak entzuteko, hemen

Inaziori buruzko hainbat albiste:

Gipuzkoako hitza

https://plaentxia.eus/soraluze/1569859615656-inazio-ernabide-goioaga-nik-ez-dotset-gorrotorik-hartu-hareri-absurdo-bat-izan-zan

https://plaentxia.eus/soraluze/1485956538312-inazio-ernabide-honekin-makila-honekin-donostiako-alkatetarako-presentauko-naiz

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia