Inazio Ernabide Goiaga

Soraluze (Gipuzkoa) (1917)

Biografia

Jaio zenean Zizurkilgo “Casa Cuna Provincial”en utzi zuten. Bergarako Osintxu auzoko Leocadio Ezenarrok eta Concepción Alvarezek jaso eta hazi zuten. Bost anai-arreba izan ziren, bera zaharrena. Kontxa Egaña eta Paka maistrekin ikasi zuen Osintxuko eskolan. Geroago, delineatzaile titulua atera zuen postaz eginiko ikasketetan. Hamalau urterekin hasi zen lanean Eibarko Txantoianeko Star pistola lantegian. Geroago Bergaran peoi moduan eta Algodoneran egin zuen lan. Soraluzen torlojugintzan eta kanoi lantegian ibili eta gero, torlojugintza tailerra eratu zuen bazkide batekin. Jubilatu arte jarraitu zuen bere tailerrean. Gerra zibilean errepublikano eta abertzaleen aldean borrokatu zuen. “Batallón de Trabajadores”en zigortuta lan egin zuen 1940ko urtarrila arte. Elkarrizketan Iñurrieta anaiak, Nikanor eta Julen, egon ziren.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-061 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
SOR-062 2009 Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sehaska Etxetik Osintxu auzora
2 Etxekoek etxekoen berri
3 Francoren anaiaren balentria
4 Jolasak; Osintxuko eskola
5 Eliz-mutil eta delineatzaile
6 Hari eta pistola lantegiak
7 “Algodonera”n gerra hasi zenean
8 Gerrako fronte batzuk
9 Gerrako borroka gogorrak
10 Heriotzatik ozta-ozta libratu zen bakarra
11 Legutioko bataila
12 Basalgon gertatutakoa
13 Legution gogorrak jasan zituzten
14 Laredon preso
15 "Trabajadores"etan
16 Kalte-ordaina gaur kobratu
17 Gerratik itzulera
18 Erromerian borrokan
19 Dantzak eta neska laguntzeak
20 Errepide zaharrak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia