Hizkuntzen berreskuratzeari buruzko bigarren DVDa kaleratu du Garabidek

2011ko mai. 26a, 10:00

Garabide elkarteak Euskararen berreskuratzea izeneko bildumaren baitako bigarren alea kaleratu du, Hizkuntzaren estandarizazioa izenburupean. Bertan euskara batuaren beharrak, arazoak eta bilakaera aztertzen dira.

Iazko maiatzean aurkeztu zuen Garabidek "Euskararen Berreskurapena" bilduma, "Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk" izenburutzat zeukan lehenengo alea kaleratuta. Oraingoan, euskararen estandarizazioaren bidea ardatz hartu dute argitalpena osatzeko. Datorren astean Arantzazun egingo dute aurkezpena.

Hizkuntzaren arloan Euskal Herriaren antzeko prozesuetan murgilduta dauden hizkuntza gutxitudun herriekin elkarbanatzeko sortu du Garabidek bilduma hau. Euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez entzun daiteke DVDa, baita liburuaren PDFa ikusi ere Garabideren webgunean.

Informazio osoa: garabide.org

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia