Herri bat gehiago Gipuzkoan: Irura

2008ko mai. 9a, 09:50

Aste honetan Gipuzkoako herri bat gehitu da datu-basean: Irura. Izan ere, maiatzaren 5ean Visitacion Larrinaga Arreseigor irurarra elkarrizketatu zen.

Aste honetan Irura herriko Visitacion Larrinagari egindako grabazioa gehitu da datu-basean eta dagoeneko Gipuzkoako 44 herritako lekukotasunak jaso dira. Dagoeneko Euskal Herri osoko 66 herritako grabazioak daude txertatuta datu-basean.

Visitacion Larrinaga Irurako plaza ondoko Ixidroenea etxean jaioa da eta bere aita, Ceferino Larrinaga, Irurako alkate izan zen urte askoan. Irurako orrialdea hemen ikus daiteke.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia