Gerraosteari buruzko bost bideo labur ikusgai

uzt. 13, 2016, 9:35 a.m.

Bost bideo berri prestatu ditugu aurten. 1936ko gerrarekin eta gerraostearekin lotutako hamar bideok osatzen dute memoria historikoaren saila, gerra.ahotsak.eus webguneko Bideotekan. Bideo bakoitzean gai zehatz bat jorratzen da, eta orokorrak dira denak, ez herri jakin bati lotutakoak. 

Gerraosteko bizimodua islatzen duten bost bideo prestatu ditugu, eta gerra.ahotsak.eus gure webgunean jarri, Bideoteka atalean. Iaz beste bost bideo prestatu genituen, 1936ko gerrari buruzkoak haiek: bonbardaketak, ihesa, kartzela eta fusilamenduak, erbestea... memoria historikoa ezagutarazteko bideo laburrak dira. Guztira, hamar bideoko saila osatzen dute. Hona hemen azken bostak:

Francoren egonaldiak Donostian:

Emakumea lantegitik etxera bidaltzeko neurria:

Frankismo garaian, baserritarrek "kupoa" entregatu beharra zuten:

Eta ez zen posible errotan nahi beste gari eta arto ehotzea. Izan ere, errotak prezintatu egin zituzten:

Euskara, berriz, erabat zapalduta zegoen. Toki askotan euskaraz hitz egitea galarazita egon zen urte ilun haietan:

Gerrak ondorio asko izan zituen. Aldaketa ugari eragin zituen. Gehienak txarrak. Euskal Herriko Ahotsak proiektuan elkarrizketatzen ditugun adinekoetako askok hitz egiten digute gerarri eta gerraosteari buruz. Horregatik sortu genuen gerrari buruzko webgunea, memoria historikoarekin lotutakoak bertan jartzeko. Bideo hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin ditugu. 

Bideoteka atalean guztira hamabost bideo ikus daitezke. Aipatu ditugun hamarrak, orokorrak, eta beste bost, herrian herrikoak: Lekeitio, Tolosa, Eibar eta Ondarroa herrietarako egindakoak ere hortxe zintzilikatu baititugu. Bideotekaz gainera, urtero ahalegin berezia egiten dugu webgunea elikatzen: gerrari eta gerraosteari buruzko ehunka testigantza ikus daitezke. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia