Gerrako umeak elkarrizketatuta
2012ko abu. 7a, 10:16
Ego Ibarra batzordeak Badihardugu Elkartearekin izenpetu zuen hitzarmenaren lehenengo urratsa bete da: Gerrako umeen aurreneko 10 elkarrizketak eginda daude.
Elkarrizketatu diren 10 ume horiek Errusian, Belgikan, Frantzian eta Ingalaterran izandako umeak ditugu eta gaur egun ere ondo gogoan dauzkate, umeak zirela, derrigorrean, herritik atzerrira bidali eta han bizi izandako gorabehera gazi-geza guztiak.
Hauexek dira 10 "ume" horien izenak: Nieves Acha Garmendia, Jesusa Astigarraga Carral, Roberto Altuna Iriondo, Alicia González Acha, Jose Antonio González Acha, Roberto Marcano Magunacelaya, Jose Mari Oyarzabal Landa, Juan de los Toyos Garay, Juana Unzueta García eta Begoña Zaldibar Oyanguren.
Argazkian agertzen diren eibartar batzuk: Jose Luis Larrañaga, Roberto Marcano, Antonio Lecumberri, Félix Ormaechea eta Isaías Albístegui. Argazkia: Eugenio Lecumberri Sigachov.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.