Gazte Gara Gazte proiektuko gazte hiztegian 150 hitz berri jaso ditugu
2017ko abe. 18a, 14:25
Gazte Gara Gazte proiektuko gazte hiztegirako 150 hitz berri jaso ditugu jendearen parte hartzeari esker Durangoko azokan eta Iruñeako Euskara Sarera jardunaldietan.
Azken asteotan Iruñean eta Durangon izan gara. Euskara Sarera jardunaldietan Iruñerriko 470 gazterekin izan ginen Ikasgelan eta Gazte Gara Gazte proiektuak aurkezten eta abenduaren 6tik 10era Durangoko azokan egon gara. Liburu eta diskoez gain, Badihardugu-Ahotsak gure standean Gazte Gara Gazte proiektuko gazte hiztegirako hitz berriak biltzeko postontzi bat izan dugu, jendearen ekarpenei esker hiztegi aberats eta eguneratu bat lortu ahal izateko.
Zuen parte-hartze zabala eta anitzari esker lagunarteko hizkerako 150 berba eta erranaldi berri jaso eta gehitu ditugu gazte hiztegira. Arlo desberdinetako hitzak aurki daitezke bertan; parranda girokoak, amodioa eta sexuaren ingurukoak, ezaugarri fisikoekin lotutakoak, irainak eta gaizki esanak, poza adierazteko edo positiboak, haserrea adierazteko zein bestelakoetan erabiltzen ditugunak.
Hitz bilketaz gain, Euskal Herri osoko hainbat gazteri inkestak pasa dizkiegu eta euren lagunartean erabiltzen dituzten formak adierazteko eskatu diegu. Norbaitek lagunartean inkesta horiek betetzeko aukera edo nahia izango balu, eska ditzala eta bidaliko dizkiogu. Hiztegian bertan ere badago ekarpenak egiteko aukera.
Mila esker hiztegia osatzen laguntzen diguzuenoi eta gure proiektuan parte hartzen duzuen guztioi.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.