15-17 urteko ikasleei Interneten euskaraz zer duten erakusten, XARE jardunaldietan

2019ko aza. 26a, 09:26

XARE egitasmoan parte hartzen ari gara, Gazte Gara Gazte proiektuarekin, euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko. Durangon izan zen lehen saioa. Bihar Gasteizera goaz eta abenduan Donostiara. 

DBH 4 eta Batxi 1eko ikasleei begira daude antolatuta XARE jardunaldiak. Interneten euskaraz zer dagoen erakustea da helburua. Eta horretantxe gabiltza gu ere, Gazte Gara Gazte proiektua ezagutarazten. Asteazkenean Gasteizen daukagu hitzordua eta abenduaren 17an Donostian. Urriaren 31n Durangon izan ginen. Herri bakoitzean 400 ikasle inguruk hartzen dute parte, eta oso esperientzia aberasgarria ari da izaten. 

Eta zer da ba Gazte Gara Gazte? Ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko sortu zen Ahotsak.eus proiektuan adinekoez gainera gazteak elkarrizketatzen hasi ginen duela urte batzuk, batez ere bi gai lantzeko: aisialdia eta hizkuntza. Nola bizi dute aisialdia gazteenek? Zer zaletasun dituzte? Eta euren aisialdian zer leku dauka euskarak? Nola uztartzen dituzte euskara eta erdarak? Horri guztiari buruzko bideoak daude gure webgunean, eta gazte hiztegia ere atondu dugu. Helburua, gazteei hizkera informalean euskaraz jarduteko tresnak eskaintzea. 

Hainbat gara XARE jardunaldietan parte hartzen dihardugun eragileak. Aurkezpen laburrak egiten ditugu, hiru aretotan banatuta. INFO aretoan arituko gara gu. Izaskun Gaston lankidea, hain zuzen. Bertan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera ardatz duten euskarazko sei egitasmoren berri ematen zaie gazteei. Gurekin batera aritzen dira:

ERA aretoan IKTekin edota hauen aurrean geure burua ez ezik gure ingurukoena ere zaintzeko jarraibideak partekatzeko bi hitzaldi eskainiko zaizkie:

IKAS aretoa, berriz, tailer edo ikastaro praktikoen gunea da. Talde txikiagoetan banatuta, ikastaro hauetan parte hartzeko aukera izango dute:

  • Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak. Dj Makala
  • Bideo mappinga; errealitatea areagotzen proiekzioak objektuen geometrietara doituz Elurmaluta
  • AppInventor Talaios
  • Erralitate Birtuala. Protomakers
  • Wikipedia Euskal Wikilarien Elkartea
  • Arduino. Protomakers
  • 3D inprimagailuak Protomakers
  • Raspberry Pi. Iñaki Izkue

XARE egitasmoaren aurrekaria Nafarroako Gobernuak Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren bitartez bultzatutako Sarean Euskaraz ekimena da. Aurtengo urrian hirugarrenez antolatu da, eta partaide izan ginen han ere.

Irudian: Izaskun Gaston Durangon, Gazte Gara Gazte proiektuaren berri ematen, ikasleen aurrean. 

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia