Gaurtik abenduaren 6ra Durangoko Azokan

2016ko abe. 2a, 08:39

Gaur zabalduko ditu ateak 51. Durangoko Azokak eta bertan izango gara aurten ere. Badihardugu Elkartea-Ahotsak.eus stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!

Urteak daramatza Badihardugu Euskara Elkarteak Durangoko azokara joaten. Aurten ere euskara eta euskalkien inguruko argitalpenak jendearen eskura jartzea da gure asmoa. Hasierako urteetan Deba Ibarreko argitalpenak bakarrik biltzen genituen gure stand-ean, baina pixkanaka eremua zabalduz joan gara eta Euskal Herri osoko lanak batzen ditugu azken urteotan: Eibarko euskararen inguruko hainbat lan, Zarautz hizketan, Beasaingo euskara, Aramaioko euskara, Zaldibar berbarik berba, Derioztarren euskara, Biarnoko euskaldunak historiaren eta hizkuntzen bidegurutzean...

Herri-hizkeren inguruko argitalpenez gain, aurten Eibarko Udalaren Egoibarra Batzordeak kaleratutako Mis Memorias. La guerra civil española: 20 meses prisionero argitalpena ere aurkitu ahal izango da Badihardugu Elkartearen stand-ean. Santiago Arizmendiarrieta esperantista eibartarraren bizipenak jasotzen ditu liburuak.  Santiago Arizmendiarrieta-Oroimenaren geruzak izeneko honako ikus-entzunezkoa sortu zuen Badiharduguk apirilean egin zen aurkezpenerako:

 

Esan bezala, liburu hau eta euskararen inguruko beste hainbat aurkitu ahal izango dituzue Durangoko Azokan, Badihardugu Elkartea-Ahotsak.eus stand-ean, Artekale 61ean, gaur hasi eta abenduaren 6ra bitartean. Animatu eta etorri!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia