Euskera Batua-Bizkaiera bihurgailu automatikoa aurkeztu dabe

2011ko api. 6a, 14:11

Gaur aurkeztu dan sistemea Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dau eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Azkue Fundazinoagaz batera jarri dau proiektua martxan. Holan, tresna barri horri esker, euskera batuan dagozan testuak bizkaierara aldatu ahal izango dira eta alderantziz. Oraindik Beta fasean dago egitasmoa, hau da, frogak eta hobekuntzak egiten jarraitzen dabe, baina Bilbon gaur egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, maiatzean danon eskura egongo da bihurgailua.

Azkenengo ikutuak emon eta maiatzerako erabiltzaile guztien zerbitzura egongo da bihurgailua. Azkue Fundazinoaren webgunean jarriko dabe eta modu librean erabili ahal izango dala aurreratu dabe. Mendebaldeko euskerearen estandarizazino eta gizarteratze prozesuan beste pausu bat izango da eta batuak bizkaierearen barri eta alderantziz euki deien, beste zubi bat eregiko da Opentrad B bihurgailuagaz.

Iturria eta artikulu osoa BizkaiE.biz webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia