Euskarazko funtsen kudeatzaileen topaketako aurkezpena sarean

2012ko uzt. 17a, 11:01

Ekainaren 7an jardunaldi interesgarriak izan genituen Burlatan (Nafarroa), Euskarabideak antolatuta. Euskarazko ahozko ondarea biltzeaz arduratzen garen hainbat erakunde, elkarte, ikerlari eta irakasle bildu ginen, "Euskarazko funtsen bilketa tratamendua eta difusioa" izeneko jardunaldietan. Lehenago ere mintzagai izan genituen eta jardunaldien laburpena egin genizuen. Oraingoan, Euskarabideak egun horretako aurkezpen guztiak sareratu ditu, ondorio eta laburpenarekin batera.

Jardunaldietara bildu ginen Euskal Herrian ahozko ondarearen bilketan, katalogazioan eta hedapenean lan egiten dugun hainbat eragile, tartean Ahotsak.com proiektuko ordezkaria.

Gurekin batera izan ziren, Euskaltzaindia, Euskokultur Fundazioa, Labayru Ikastegia, Bertsozale Elkartea, Nafarroako Unibertsitatea, Labrit Multimedia, Elea enpresa eta Euskarabidea bera. 

Egun horretako kronika hementxe duzu. Eta egun horretan eman ziren hitzaldi guztien aurkezpenak Euskarabideak sareratu ditu atzo bertan. Helbide honetan dituzue.

 

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia