Euskal Herriko I. Hika Topaketako hitzaldien bideoak ikusgai

2023ko abe. 28a, 15:57

Azaroaren 10ean Oñatin Euskal Herriko I. Hika Topaketa egin genuen. Goienak goizeko hitzaldiak eta mahai-inguruak grabatu zituen, eta sarean ipini ditugu, interesa duen ororen esku. 

Azaroan Oñatin egin zen Euskal Herriko I. Hika Topaketa lan-topaketa izan zen. Parte-hartzaile kopuru mugatua izan zuen: 80 bat lagun elkartu ginen, Euskal Herriko toki askotakoak, hitanoa bultzatzen ari garen eragileak guztiak ere. Hori bai, goizeko hitzaldia eta mahai-inguruak grabatu egin genituen, herritar guztien esku ipintzeko asmoz. Goienak bideoak helarazi dizkigu, eta hementxe dituzue.

Badihardugu elkarteko Aintzane Agirrebeñak Hika Topaketaren testuingurua azaldu zuen:

Lehenengo mahai-inguruan hitanoa bultzatzeko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera egon zen. Hizlariak Ritxi Lizartza, Fernando Oiartzun, Amaia Zaldua, Ziortza Aldekoa-otalora eta Idoia Etxeberria izan ziren eta moderatzailea, berriz, Beñat Muguruza:

Bigarren mahai-inguruaren gaia: hitanoa ikastetxeetan. Mirentxu Lako, Garbiñe Idoeta, Josune Zabala eta Nerea Zubia izan ziren hizlariak; moderatzaile lanetan Saroi Jauregi izan zuten. 

Hementxe duzue bideo guztiak ikusteko aukera, sarrerako hitzalditxoak barne. 

Euskal Herriko I. Hika Topaketa Badiharduguko kideok antolatu genuen, UEUrekin eta Oñatiko Udalarekin batera (hemen informazio gehiago).

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia