Etxetik bidalitako emakume eta haurrak

2012ko ots. 13a, 12:47

Gerra garaian, ehunka pertsona kanporatu zituzten euren herrietatik. Gehienak emakumeak, haurrak eta adinekoak. Gipuzkoan Zumaia izan zen jazarpen handiena izan zuen herria. Gaurko egunez, duela 75 urte, ia 300 lagun bota zituzten Zumaiatik.

Gerra garaian, ehunka pertsona kanporatu zituzten euren herrietatik. Gipuzkoan Zumaia izan zen jazarpen handiena izan zuen herria.
 
Senideren bat aurrera joanda zutelako bidali zituzten. Mendekuz. Gehienak familia abertzaletakoak ziren. Autobusetara eta kamioietara igoarazi, eta frontean utzi zituzten erreketeek, borroka lerroan. Zumaian Zubitxikira joateko agindu zieten, eta handik Ondarroara eraman zituzten, Saturraran gaineko frontera. Lekeitioraino joan ziren, ahal izan zuten bezala. Denera 256 izan ziren kanporatutako zumaiarrak. Mutrikun, berriz, 105 lagunek egin zuten bide bera. Arropa pixar batzuk pardeletan bilduta irten ziren etxetik denak ere. Baina ezin izango zuten berehalakoan bueltatu.

Klara Urbietarena izan zen Zumaiatik bidali zuten familietako bat.

 


12 urterekin gerra hasi eta Bilbora

 

Beste herri batzuetatik Ondarroara ez, Maltzagako frontera bidali zuten emakume eta ume mordoa: Azkoititik, Azpeititik, Elgoibartik... Haiek Eibarrera iritsi ziren, oinez. Matilde Aizpurua Zestoatik bidali zuten, familia osoarekin:


Azkoitira eta Durangora gerratik ihesi

Elgoibarren ere ez zen kanporatzerik falta izan.


Milizianoen emazte eta umeak herritik kanpora

Zumaiako kanporatzeari buruzko erreportaia interesgarria egin dute Baleike hilabetekarian, garai hartako argazkiekin. 

 
Argazkia: www.baleike.com

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia