Etnografia ikastaroa UNEDen
2009ko ots. 24a, 10:19
UNED Bergara Zentru Elkartuak Internet bidezko "Etnografia: Bizitza-istorioak egin eta hauen azterketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ikerkuntza biografiko-narratibo bat egiteko metodologian eta lan tresnetan sakontzea du helburu.
Eremu etnografikoaren barne, mota ezberdinetako biografia bilketetan eta ikerlanetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago.
Ikastaroa martxoaren 23an hasiko da, 2 hilabeteko iraupena du, 40 ordukoa da eta ikasleek asteko ikastaroari dedikatu beharreko gutxi gorabeherako denbora 5 ordutakoa izango da. Izen-emate epea martxoaren 2 arte zabalik egongo da eta plazak mugatuta daude.
Informazioa eta izen-ematea: Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren webgunean.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.