Elgoibarko hizkera eta ahozko ondarea

2004ko urr. 18a, 09:30

Elgoibarko antzinako kontuak batzen dittuan liburua argitaratu dau Elgoibarko udalak. Antzinako Elgoibar, Elgoibarko euskara, hizkera, etnografia... Herriko 21 nagusiri egindako elkarrizketak liburu baten batu dittu Jabi Leon kazetarixak.

"Elgoibartarren Esanetan" da proiektuaren izena, eta helburua zera izan da: herriko pertsona nagusi batzuekin berba egin, eta antzinako kontuak jasotzia. Holan, bertako ahozko ondaria, historixia eta euskeria jasotzeko asmua bete ahal izan da.

Eibarren urte batzuk lehenago martxan ipinittako Eibartarren Ahotan: Eibarko euskara eta ahozko ondarea proiektua oinarri hartuta, Elgoibarren be antzerako proiektu bat bideratzia pentsatu zeban Jabi Leon kazetarixak. Udalaren laguntziakin, horretan jardun dau azken bi urtiotan.

Elgoibarko 21 lagun elkarrizketatu dittu, danak 80 urte ingurukuak, eta bertako antxinako siniskerak, ohitturak eta bizimodua jaso dittu.

Lanaren zati bat online ipini zan orain dala hilabete batzuk, Elgoibarko udalaren webgunian.

Oraingo honetan, lana liburu batian aurkeztu da. Jabi Leon kazetarixari elkarrizketia Diario Vasco egunkarixan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia