Eibarko udalarekin hitzarmena Badihardugu Elkarteak
2011ko api. 1a, 10:55
Atzo arratsaldean ekitaldi jendetsua izan zen Eibarko udaletxean. Udalak herriko elkarteekin hitzartu dituen hitzarmenak izenpetu ziren, kultura, kirol, euskara eta jaien arloan. Tartean Badihardugu Elkartea eta Ahotsak.com proiektua.
Eibarko Udalak diruz laguntzen dituen talde eta elkarteak Eibarko udaletxean bildu ginen atzo arratsaldean. Ekimen jendetsu eta bakar batean izenpetzen dira hitzarmen guztiak. Aurten, guztira, 245.000 euro banatuko ditu udalak 27 elkarteren artean.
Bertaratutakoen artean Badihardugu Euskara Elkartea ere bazegoen. Bere egoitza Eibarren izanik, udalaren laguntza jasotzen du urtero bere jarduera aurrera eramateko, tartean Euskal Herriko Ahotsak proiektua.
Ekitaldi xumea baina egokia antolatzen du Udalak, elkarte guztietako ordezkariak bilduz eta elkarren berri izan dezagun.
Atzo izenpetutako hitzarmenaz gainera, Eibarren gauzatuko dugun beste proiektu bat ere babestuko du aurten Eibarko Udalak. Izan ere, beste herri batzuetan hasitako experientzia jarraituta, Ahotsak.com webgunerako batu ditugun lekukotasunak Eibarko ikastetxeetan erabiltzeko plangintza osatzen ari gara. Datozen egunotan izango dugu horren berri zabalago.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.