Eibarko bonbardaketaren urteurreneko ikuskizuna Goitbn

2012ko mai. 10a, 09:34

Apirilaren 26an Maialen Lujanbio bertsolaria eta Juan Pinilla flamenko kantaria Eibarren izan ziren, bonbardaketaren 75. urteurrena oroitzen. Ikuskizun berezia egin zuten, lekukoen testigantzak lagun zituztela. Goitb telebistakoek erreportaje polita egin dute horri buruz, eta sarean dago ikusgai.

Hainbat ekitaldi antolatu zituen Eibarko Udalak apirilaren amaieran, bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko. Apirilaren 26an berrehun bat lagun hurbildu ziren Eibarko Coliseora, Maialen Lujanbio eta Juan Pinillak harikaldutako ikuskizunaz gozatzera. Bertsoa, poesia eta kantua oholtza gainean, eta fondoko oihal gisa, ikuskizunaren haria eta oinarria: Ahotsak-eko testigantzak eta gerra sasoiko irudi zein argazkiak. 

Ikuskizunak harrera beroa izan zuen eibartarren artean. Goitb telebistako kazetariek saioa grabatu zuten, baita Lujanbio eta Pinilla elkarrizketatu ere. Hona hemen prestatu duten erreportajea:

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia