Elosuko hiltzailea epaitu eta urkatu egin zuten
Hizlaria(k): Gregorio Biteri Mendieta (1922) Herria: Legutio (Araba)
Gudarien "Batallón Araba"n, Legutioko mutil asko egon ziren, eta denak bizirik itzuli. Gerraostean, salaketa gogorrak jasan zituzten. Elosuko hiltzailea herrira itzuli zen, arreba baten etxera. Guardia Zibilek atxilotu zuten bertan; eta, epaitu ondoren, urkatu egin zuten.
Informazio gehiago: Elosuko hiltzailea epaitu eta urkatu egin zuten





