Arnobateko erromeriak
Hizlaria(k): Juli Larrañaga Garate (1921) Herria: Mendaro (Gipuzkoa)
Inguruetako neskak elkartzen ziren erromeriara dantzara joateko. Arnobaten erromeria egoten zen; natibitate, San Esteban eta Bazko erdikoa izaten ziren jende gehien biltzen zen egunak. Egun berezietarako San Migel auzoko Goikone soinujolea ekartzen zuten. Urkaregitik Arnobaterako bidea ebaki zutenean egun osoko festa egin zuten.
Informazio gehiago: Arnobateko erromeriak





