Anega bat gari eta gurdikada egur abadeari
Hizlaria(k):
Maria Jose Abarrategi Irasuegi (1936)
Rosalia Abarrategi Irasuegi (1938)
Herria: Aramaio (Araba)
Errezoak egiteagatik abadeari anega bat gari entregatu behar izaten zitzaion. Gero, abadeak saldu egiten omen zuen garia. Baserritar asko jateko gabe geratzen zen. Udan, San Estebanetarako, bi oilasko eman behar izaten zizkioten. Gurdikada bat egur ere eraman behar izaten zioten; pago-egurra edo egur ona izan behar zuen. Auzokoak joan behar izaten ziren abadearen egurra txikitzera; umeak, berriz, ganbarara jaso behar izaten zuten egur. Gero, umeei merienda ematen zien; batzuei hobea besteei baino.
Informazio gehiago: Anega bat gari eta gurdikada egur abadeari