Dylan Inglis gazte euskalduna elkarrizketatu dugu: ikusi bideoa!

2019ko ira. 13a, 17:02

Erresuma Batuko 21 urteko gazte honek primeran hitz egiten du euskaraz. Azken Korrikan parte hartu du eta uda honetan Euskarabentura espedizioko begiraleetako bat izan da. Elkarrizketa egin diogu, eta bideo bat prestatu dugu haren testigantzekin. 

Erresuma Batuan jaioa. Ama ingelesa dauka, aita eskoziarra. 21 urte dauzka eta 5 hizkuntza dakizki. Horien artean euskara. Eta euskararen barruan, batuaz aparte hainbat euskalki, aldaera eta errejistro ikasi ditu: Baztango euskara, nafar-lapurtera, bizkaiera, zuberera, hitanoa, xuketa... Ahotsak.eus proiektuko kideok elkarrizketa egin diogu, bere esperientziak eta bizipenak bertatik bertara ezagutzeko. Euskarari buruz eta euskaraz jardun dugu, harriduraz eta gozamenez. 101 L webgunean ipini dugu grabazioa (Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzeko proiektua), kasu honek ederki erakusten duelako euskara atzerritarrentzat integrazio-tresna eraginkorra dela. 

Dylanen elkarrizketa ez dugu oraindik landu: bideo-pasarte guztiak sarean ipintzeko denbora apur bat beharko dugu. Hori bai, bideo labur hau prestatu dugu hark kontatutako pasarte batzuekin.

Argia astekariaren bitartez izan genuen Dylanen berri. Hona hemen Mikel Asurmendik Dylani egin zion elkarrizketa eta idatzi zuen erreportajea

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia