Donostiako hizkera eta ahozko ondarea

2009ko api. 28a, 19:55

Euskararen Udal Patronatuak eta Badihardugu Euskara Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker, hiriko ahozko ondarea jaso, landu eta zabalduko dute Donostiako Ahotsak izeneko ekimenaren bitartez.

Egitasmo hau burutzeko, herri hizkeraren artxiboa handituko da euskaldunen testigantzak bilduz eta Bagera euskara elkarteak herri hizkera berreskuratzeko orain arte egindako lanari jarraituz. Hiritarrek dituzten grabazio zaharrak berreskuratu eta digitalizatuko dira eta horrekin batera 70-80 urteko pertsonak elkarrizketatuko dira bideoz.

Hizkera ez ezik, garai bateko ohiturak eta sinesmenak ere jasoko dira.

Grabaketak www.euskaraz.net webgunean eta Ahotsak.com atari honetan bertan jarriko dira eskuragarri.

Informazio gehiago:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia