Bou Nabarrako azken marinela hil da
2011ko abe. 23a, 13:08
Matxitxakoko borrokan, Eusko Gudarosteko Bou Nabarra gerra-ontzia hondoratu egin zen. 34 lagun hil ziren, eta 20 irten ziren bizirik; haietako azken marinela aste honetan hil da: Juan de Dios Telletxea, Ibarrangeluko arrantzalea.
Bou Nabarra 1937ko martxoaren 5ean joan zen urpera, lau orduko borrokaren ondoren. Canarias gerra-ontzi frankista zuen parez pare, askoz ere handiagoa eta hobeto prestatua. Izan ere, Bou Nabarra gerra-ontzi bihurtutako Pasaiako bakailao ontzietako bat zen.
Ahotsak.com-en ere baditugu Bou Nabarrarekin lotutako testigantzak. Getarian elkarrizketatutako Sabina Azkueren senarra, Periko De la Hoz izan zen borrokatik bizirik atera zenetako bat:
Matxitxakoko itsas-bataila bizi izan zuen bere senarrak
20 hilabete kartzelan egin ondoren, Canarias gerra-ontziko komandante zen Manuel Calderón-i esker libratu omen ziren heriotz-zigorretik:
Aurkarien untziko ("Canarias") komandanteak atera zituen kartzelatik
Donostiako Maritxu Olabiagak ere bere anaiari buruzkoak kontatu zizkigun, ozta-ozta irten zela bizirik:
Anaiaren ibilerak, gerra garaian
Anaia heriotza zigorrera kondenatua
Eta Bermeoko Begoña Monasteriok esandakoak ere badaude. Hauxe, esaterako:
Burdinazko gerrikoa; Matxitxakoko bataila
Juan de Dios Telletxea, bou Nabarrako azken marinelaren heriotzaren inguruko albistea Diario Vascon edo Busturialdeko Hitzan ere irakur daiteke, besteak beste.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.