Bihur zaitez elkarrizketatzaile, 101-L proiektuko autokarabanan!

2016ko uzt. 1a, 17:43

Donostian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen ibili gara aste osoan zehar, autokarabana batean, auzorik auzo. 28 elkarrizketa egin ditugu, momentuz. Zuk ere nahi al duzu 101-L proiektuko elkarrizketatzaile izan? Eman izena 101@ahotsak.com helbidean eta etorri bihar, larunbata, Alderdi Ederrera!

Ahalik eta hizkuntza desberdin gehien jasotzea da 101-L proiektuaren helburua. Hizkuntz aniztasuna jaso eta ezagutaraztea. Bertan bizi direnenak zein bisitan daudenenak. Aniztasunari eta hizkuntzei buruz zerbait esateko gogoa duten guztiak elkarrizketatzen ditugu.

Astean zehar auzorik auzo ibili gara Donostian autokarabanarekin, bertaratutako jendea elkarrizketatzen. 28 elkarrizketa egin ditugu momentuz, baina oraindik ere badago gehiago jasotzeko aukera, bihar baita azken eguna. Gainera, bihar zu ere izan zaitezke elkarrizketatzaile, nahi baduzu! Elkarrizketatzaile lanetan jarduteak ilusioa egiten badizu, eman izena biharko tailerrean, oraindik garaiz zabiltza! Idatzi 101@ahotsak.com helbidera. Bi orduko tailerrak izango dira, bi txandatan banatuta: goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara. Animatu eta zatoz!

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia