Bertsozale elkarteak mende laurden

2012ko urt. 19a, 10:20

Bertsozale Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Ibilbideko ilusioak, eztabaidak eta urratsak kontatzeko, liburua eta dokumentala plazaratu dituzte: Beste larogei urtian.

Iñaki Murua elkarteko lehendakariak eta Alberto Barandiaran kazetariak aurkeztu zuten herenegun lana, Mintzola ahozkotasunaren zentroan, Villabonan. Dokumentala ordebete ingurukoa da eta liburuak, berriz, 165 orrialde ditu. Eta bederatzi atal: elkartea sortu aurreko giroarekin hasten da, eta azken 25 urteotako gertaera, gogoeta, oztopo eta erabaki nagusiak aletzen ditu. Aulkia aukeratu dute azaleko ikur gisa, Muruaren esanetan bertsolaria eta bertsozalea biak ordezkatzen dituelako aulki tolesgarriak.

Bertsozaletasuna, militantzia eta autokonfidantza izan dira elkartearen oinarriak. Tradizioa eta aurrerapena uztartzen jakin dute. Gaur egun 69 langile eta 2.300 bazkide ditu. Gorabehera handiko ibilbidea izan da, oso bizia, pentsaera askotako jendeak gidatutako ontzia delako.

Horixe izan da zailena Barandiaranentzat, informazio eta iritzi denak laburbildu eta modu erakargarrian ematea. Elkarteko 40 bazkide elkarrizketatu ditu. 80tik gora argazki jarri dituzte liburuan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia