"Berriatuko hizkeraren zenbait alderdi" liburua aurkeztu da

uzt. 18, 2011, 11:49 p.m.

Itziar Aramaio ikerlariak liburu berria aurkeztu zuen duela egun batzuk Berriatun (Bizkaia). Herriko hizkera jasozen duen lana da, "Berriatuko euskararen zenbait alderdi" izenburua daukana. Ekitaldia herriko bideo-gelan izan zen eta arrakasta handia izan zuen. Zorionak egileari.

Ibilbide luzea izan du berriki aurkeztu den liburuak. Itziar Aramaio berrittuarra orain dela 14 urte hasi zen herriko hizkera jasotzen. Hasiera batean, Aramaio euskal filologiako ikasle zela, herriko atsotitzak biltzen hasi zen.

Denborak aurrera egin ahala, hasierako bilketa zabaltzen joan da eta atsotitzen ostean etorri ziren herriko lexikoa eta Berriatuko hizkeraren ezaugarriak biltzen dituen lan sakona (azentua, kondairak, aditza, eta abar).

Gainera, "Berriatuko hizkeraren zenbait alderdi" liburuan dozenaka argazki ere sartu ditu egileak. Herriko jendeak utzitako irudiak dira, balio historiko handikoak eta garai bateko herriaren nortasuna erakusteko tresna ezin hobea.

Liburua erosi nahi duenak, Berriatuko udalera jo dezake.

Ahotsak.com webgunean ere baditugu Berriatun jasotako zenbait lekukotasun.

"Euskalkietatik mundura" dokumentala

Liburuarekin batera, bideo dokumental bat ere argitaratu da. Bertan, Saioa Lopez eta Pablo Olabarria herritarrek parte hartzen dute, eta Juan Bidegain ondarrutarrak egin du grabaketa eta maketazioa. Dokumentalaren bidez, euskalkien aberastasunaren eta aniztasunaren argi-ilunak agertzen dituzte.

Info gehiago Hitzan.

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia