Basauriko euskararen azterketa linguistikorako pasarteak ikusgai

Ots. 28, 2018, 12:58 p.m.  ¦ 

Jon Arretxek 1994. urtean argitaratu zuen Basauriko Euskara liburua. Lanerako egin zituen elkarrizketak landuta eta ikusgai daude Ahotsak.eus webgunean. 

Jon Arretxe Perez basauritarrak, Jose Manuel Etxebarria Aiestaren zuzendaritzapean, 1994. urtean egindako tesi-lanaren emaitza izan zen proiektu hau. Basauriko Euskara izeneko liburua argitaratu zen, tesiaren laburpen erabilgarri gisa.

Basauriko garai bateko euskara jasotzeko helburuz, 137 zinta grabatu zituen Jon Arretxek. Lanaren osagarri gisa, Basauriko azken euskaldunak izeneko bideo bat ere egin zen. Irudiak 1990eko hamarkadaren hasieran grabatu ziren, bertako euskara galtzear zegoela ikusita. Egileak esan zuen moduan: "Orain ezinezkoa da, esaterako, Ariz edo Uribarri auzoetan inor topatzea Basauriko betiko euskaraz egiteko gauza denik. Eta beste auzo askotan ere larri ibiliko ginen nik izan nituenen gisako lekuko egokiak aurkitzeko".

Hortaz, lan honen garrantzia ikusita, 137 zinta hauek landu dira, gehiengoa audio formatuan. Gainera, 50 trankripziotik gora ere egin dira. Hauek guztiak sarera igo eta ikusgai eta entzungai daude nahi duenarentzat. 

Maria Zabala Bilbao eta Madalena Zabala Bilbao ahizpak Arretxek elkarrizketatu zituen lekukoetako batzuk izan ziren. Jarraian duzue ahizpen pasarte bat, bideo formatuan eta transkribatuta, non garai bateko bizimodua nolakoa zen azaltzen diguten.

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia