Badiharduguk Eibarko Ondare Materialaren mapa hornitzen jarraitzen du

2026ko mai. 18a, 11:33

2023. urtetik Badihardugu Elkarteak Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordearen Lekuak eta Historia webgunea elikatzen du: urtero herriko hainbat eraikin eta guneren inguruko datuak biltzen ditu eta, testigantzez eta argazkiz osatu ondoren, sareratu egin ditu.  

Eibarko eraikinen inguruko datu-basea sortzeko asmoz, Ego Ibarra Batzordeak Lekuak eta Historia webgunea jarri zuen martxan 2023an eta, ordutik, Badihardugu Euskara Elkarteak urtero edukiz hornitzen du webgune hori. Eraikinak hiru multzo handitan banatzen dira: industrialak, erlijiosoak eta zibilak. Hiru geruza horietan edota plano historikoetan oinarrituta bilaketak egiteko aukera ematen du webguneak.

Badihardugu elkarteak eraikin erlijioso eta zibilen atala osatzen dihardu azken urteetan eta urtero elementu berriak sareratzen dira, batzuk dagoeneko desagertuak daudenak. Bakoitzaren analisi historikoa egiten da, argazkiak eta planoak biltzen dira eta Ahotsak.eus eta Eibartarren Ahotan proiektuetan dauden testigantzekin elikatzen dira. Dagoeneko 24 eraikin zibil eta 17 erlijioso daude ikusgai, baina oraindik lantzeko elementuak gelditzen dira.

Eraikin edo elementu arkitektoniko horien deskribapenaz gain, sekulako garrantzia dute elementu horiek zuzenean ezagutu zituztenen testigantzek ere, horien bidez lortzen delako garai bateko bizimoduaren eta egoeraren ikuspegi errealagoa izatea.

Hona hemen, adibide gisa, 1909an eraiki eta 1929an erre zen Pabellon Alfonso XIII zinemaren inguruko testigantza interesgarri bat, Luciana Larreategik (Eibar, 1912-2003) kontatua:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia