Badihardugu eta Euskal Kultur Erakundearen arteko batzarra

2008ko mar. 14a, 08:56

Badihardugu Euskara Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) batzarra egin zuten otsailaren 26an ahozko ondarearen inguruan hitz egin eta elkarlana bideratzeko.

Eibarren elkartu ziren, Badiharduguren egoitzan, otsailaren 26an Euskal Kultur Erakundeko (EKEko) eta Badihardugu Elkarteko ordezkariak. Honakoak bildu ziren:

EKEtik:

  • Terexa Lekumberri, ahozko bilketaren egitasmoaren arduradun EKEn.
  • Pantxika Maitia, ahozko bilketako partaidea.
  • Jakes Larre, Interneteko kontuen arduraduna.

Badihardugu Elkartetik:

  • Asier Sarasua, elkarteko lehendakaria.
  • Serafin Basauri, lehendakari ohia.
  • Aintzane AgirrebeƱa, koordinatzailea.

Batzarraren helburua ahozko ondarearen inguruan hitz egitea eta elkarlana bultzatzea.

Informazio gehiago Badihardugu Elkartearen albistegian

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia