Ataungo eta Errezilgo bideoak ikusgai
2008ko eka. 6a, 13:47

Gipuzkoako beste bi herritako bideoak ikusi daitezke atari honetan gaurtik aurrera: Errezilgo eta Ataungo 20 pasarte daude ikusgai eta entzungai.
Gaurtik aurrera, beste bi herritako bideoak ere ikusi eta entzun daitezke Ahotsak.com atari honetan.
Urola Kosta eskualdeko Errezilgo pasarteak dira lehenengoak. Joxe Mari Azpillaga errezildarrak hainbat istorio kontatzen ditu. Errezilgo Lete auzoko Añoia baserrian jaio zen Joxe Mari 1934. urtean eta bertan bizi izan da beti.
Bestalde, Goierriko Ataun herriko pasarteak ere ikusi eta entzun daitezke gaurtik aurrera. Kasu honetan Felipe Munduate ataundarra da hizlari. Ataungo Telletxe baserrian jaio zen 1937an, eta gaur egun San Gregorio auzoko Olaran etxean bizi da.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.