Arratiako hiztegia argitaratu dute

2010ko abe. 21a, 13:24

Durangoko azokaren bezperan aurkeztu zuten egileek, Juan Rekaldek eta Angel Larreak, Arratiako hizkera jasotzen duen liburu mardula: Arratia inguruko hiztegia – Geure Berbategie proiektua. Urteetako lana, ondo dokumentatua, aberatsa eta Arratiako azpieuskalkia ezagutzeko ezinbesteko lanabesa.

Liburu handia da Juan Rekaldek eta Angel Larreak aurkeztu dutena. Arratia inguruko hiztegia – Geure Berbategie proiektua. Ediciones Beta argitaletxeak kaleratu du, 928 orrialde ditu eta 25.000 sarrera biltzen ditu.Hiztegia ez ezik, Arratiako ezizenak, toponimoak, pertsona-izenak, kantuak eta ipuinak ere biltzen ditu.

Hamar urteko lana izan da eta egileek iturri bibliografikoak zein ahozkoak aztertu dituzte, eskualdeko hainbat gizon-emakumeren lekukotasuna bilduz.

Lan honek, Arratiako Mankomunitatearen eta udalen, Zeberioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren babesa izan du.

Ahotsak.com proiektuko kideok Durangoko Azokan ikusteko aukera izan genuen eta benetan zoriontzekoa da Rekaldek eta Larreak egindako lana. Zorionak!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia