"Arrantzaren ezagutza" proiektu etnografiko interesgarria

2011ko ots. 24a, 17:49

AZTI-Teknalia institutuaren eskutik jaio da proiektu berria, "Arrantzaren ezagutza". Arrantzaren sektorearen gainean dagoen isileko ezagutza eta memoria historikoarekin erlazionatutako aktibitateak batu, formalizatu eta kontserbatzea da Arrantzaren ezagutza proiektuaren helburua.

AZTI-Teknaliak bultzatuta, Itsasneten laguntzarekin eta Ink produktoraren eskutik, Euskal Herriko kostaldeko bizilagunak elkarrizketatzen ari dira azken hilabeteotan. Azken urteotan gertatu den aldaketa izugarria gaindituz, garai bateko ohiturak, bizimodua eta lan egiteko modua jaso nahi dute proiektuko arduradunek. Itsasoko lanetan jardun duten lekukoak elkarrizketatu (arrantzale, sare-konpontzaile, eta abar), euren bizipenak jaso, eta bildutako informazioa hedatzea da proiektuaren helburua.

Informazio gehiago euren blogean eta Youtubeko kate honetan.

Eta azalpen argigarriak aurkezpen-bideo honetan.

Argazkia: Itsasnet, CC-by-sa

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia