Angulak, haragia baino merkeago!
2017ko urt. 19a, 10:36
San Sebastian bezpera heldu zaigu eta honekin batera donostiarrek hain maitea duten danborrada. Ohiturari jarraituz, taldekideak afaltzeko elkartuko dira eta batzuek angulak dastatzeko aukera izango dute. Ba al zenekien garai batean merke-merkeak zirela eta noiznahi jaten zirela?
Patxi Sansineneak San Sebastian Eguna Antiguan nola ospatzen zuten azaltzen digu bideo honetan. Bezperan danborrada egiten zuten eta igandean erromeria eta pilota-partidua. Angulak jaten zituzten, Aginagako (Usurbil) eta Irun aldeko angulak batez ere, orduan merkeak ziren. Hendaiakoak merkeagoak ziren, kiloa 50 bat pezeta, haragia baino merkeago!
Honelako bideo gehiago ikusi nahi? Sartu ahotsak.eus webgunean eta saltseatu!
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.