Amantalen Ahotsa ikuskizunak arrakasta izugarria

2011ko urr. 18a, 17:22

Amantala Elkarteak antolatuta, urriaren 7an Victoria Eugenian Amantalen Ahotsa ikuskizunak barreak eta malkoak eragin zizkien bertaratutakoei. Antzokia bete-bete eginda, adineko emakumeen testigantzek eta haren inguruan sortutako dantza, musika, bertso eta antzerkiek zirrara eragin zieten bati baino gehiagori.

Emakumeak antolaketan eta emakumeak oholtza gainean. Adineko emakumeek gerran eta gerra ostean bizitakoak kontatu, antzeztu, dantzatu, musikatu eta bertsotaratu zituzten emakumeek, haur, gazte zein helduek. Bizipen gogor haien garraztasunari goxo-puntua emateko umorerako tartea ere izan zen. Ahotsak.com webguneko Gipuzkoako hainbat emakumeren testigantzak izan dira lan honen oinarri eta herzurdura.

 

Euskal Herriko Ahotsak proiektutik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuan parte hartu duten guztiei. Antolatzaileei (Amantala Elkartea), artistei (musikari, dantzari, kantari...) eta, nola ez, Ahotsak-erako euren bizipenak utzi dizkiguten dozenaka emakumeei. Eskerrik asko guztiei bihotz-bihotzez! Zoragarria izan da zuekin guztiekin lan egitea. Ea berriz taularatzeko aukerarik dagoen!

Informazio gehiago nahi baduzue:

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia