Aka-Bo hizkuntza desagertu da

ots. 9, 2010, 9:31 a.m.

Joan zen astetik hizkuntza bat gutxiago dago munduan. Urtarrilaren 26an hil zen Boa Sr emakumea, 85 urte zituela. Bera izan da, azken 30 urteetan, Aka-Bo hizkuntzaren azkenengo lekukoa. Hizkuntza bat gutxiago munduan.

Aka-Bo edo Bo andamaniera aldeko hizkuntza bat zen, andamaniera taldeko hizkuntzen artean iparraldeko taldekoa. Ipar Andaman eta Ipar Uharri Uhartean hitz egiten zen, Andaman Uharteetan (India). Hizkuntzalari batzuen arabera, neolitikotik hitz egin zitekeen bertan eta munduko hizkuntza zaharrenen artean kokatzen zen. Uste denez, hizkuntza Afrikan sortu zen.

Bo hitz egiten zuen azpen pertsona, Boa Sr izeneko emakumea, 2010eko urtarrilaren 26an hil zen, 85 urte zituela. Bere gurasoak hil zirenetik hizkuntza horretan jarduteko gai zen pertsona bakarra izan da azken 30-40 urteetan.

Andamaniera taldeko hizkuntzen artean 10 hizkuntza sailkatu izan dira. Horien artean bakarra geratzen da, 7 hiztun dituen Jeru hizkuntza. Aka-Bo hizkuntzaren batera, 2009ko azaroan talde bereko Aka-Kora hizkuntza ere desagertu zen.

Informazio gehiago BBCren webgunean. AkaBo hizkuntzan egindako grabazio zati bat entzuteko aukera ere badago.

Azken datuen arabera, munduan 6000-7000 hizkuntza omen daude. Horietatik erdiak, gutxi gorabehera, 3000 hiztun baino gutxiago dituzte eta 516 desagertzeko zorian daude (oso-oso hiztun gutxi eta edadetuak dituztelako). 

Iturria: Wikipedia.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia