Aitziber Garmendiaren elkarrizketako bideo-pasarte guztiak sarean ikusgai!

2021ko eka. 23a, 12:47

Aitziber Garmendia aktore zaldibitarrari Gazte Gara Gazte proiekturako egindako elkarrizketa landu dugu, eta bideo-pasarte guztiak on-line ipini ditugu. Ikusi eta disfrutatu! 

Aktorea, gidoigilea, aurkezlea. Aitziber Garmendia ezaguna eta maitatua da gurean. Une honetan ETB-1eko "Barre librea" programan ikus dezakegu (bihar izango da azken atala), eta hainbat antzezlanetan ere bai. Aurretik hamaika lanetan jardun du, antzerkian, telebistan zein zineman. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu genuen guk, 2019an, Gazte Gara Gazte atalerako. Orduan bideo labur bat prestatu genuen, hauxe:

Elkarrizketa egin genionean, albiste hauxe atera genuen. Orain Aitziber Garmendiaren elkarrizketa osorik landu dugu: minutuz minutu entzun, pasarte onenak aukeratu, laburpenak egin eta bideo-pasarte guztiak sarean ipini ditugu, 31 bideo-pasarte guztira. On egin!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia