Ahozko ondarea batu, katalogatu eta hedatzeari buruzko ikastaroa emango dugu UEUrekin

2011ko eka. 13a, 10:35

UEUk aurtengo udarako prestatu duen ikastaro sortaren baitan, "Euskal Herriko Ahozko Ondarea: bilketa, katalogazioa eta hedapena" izenburutzat duen ikastaroa emango du Badihardugu Euskara Elkarteak. Testigantzak nola jaso, katalogatu eta hedatu azalduko da bertan.

Uztailaren 11 eta 12an, egun osoko jardunean, azalpen teorikoek eta ariketa praktikoek osatuko dute ikastaroa. Euskal Herriko ahozko ondarea jasotzeko eta katalogatzeko metodologia ezagutzera emango da, hedapenari dagokionean hainbat esperientzia azalduko dira eta grabaketak egin eta lantzeko aukera izango da modu praktikoan.

Gai honi lotuta urteetan zehar lanean diharduten hiru lagun ariko dira irakasle lanetan: Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña eta Juan Martin Elexpuru.

Ikastaroa Eibarren izango da. Izena emateko epea zabalik dago iadanik, uztailaren lehenengo astea bitartean.

Ikastaroaren xehetasunak hemen.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia