Badihardugu Elkartea Ahotsak.eus proiekturako langile bila

2020ko ots. 3a, 09:43

Badihardugu Euskara Elkartean Ahotsak.eus proiekturako langile bila gabiltza. Hizkuntzalaritza edo euskal ikasketak egin izana hobetsiko dugu eta euskalkien ezagutza aintzat hartuko da. Interesatuek otsailaren 15a arteko epea izango dute kurrikulumak bidaltzeko.

Badihardugu Euskara Elkarteak bere egitasmoak (eta batez ere Euskal Herriko Ahotsak proiektua) aurrera eramateko langile bat behar du Eibarko bulegoan. Honakoak izango lirateke egin beharreko lanak:

  • Ahotsak proiekturako elkarrizketak egin
  • Grabazioak landu (zintak kodifikatu, transkripzioak egin...)
  • Bestelako lanak 

Hizkuntzalaritza edo euskal ikastetak egin izana hobetsiko da (nahiz eta bestelakoak ere kontuan izango ditugun) eta euskalkien ezagutza aintzat hartuko da. Informatika kontuetan eta, batez ere, Interneten jantzia izatea ezinbestekoa da eta baita gidabaimena izatea ere.

Interesa dutenek ahotsak@ahotsak.eus helbidera bidal dezakete euren kurrikuluma otsailaren 15a baino lehen.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia