Ahotsak.eus proiektuak ikus-entzunezkoen ediziorako teknikaria behar du

ira. 23, 2015, 3:03 p.m.

Esperientzia izatea ezinbestekoa da. Ikus-entzunezkoen arloko ikasketak egin izana hobetsiko da.  Lanaldia urrian hasiko litzateke.

Ahotsak.eus egitasmoak, Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik, 6 hilabetez proiektuan lan egiteko pertsona bat behar du. Interesatuta daudenek irailaren 28ra arteko epea dute euren Curriculuma eta egindako lanen adibideak erakusten dituzten loturak bidaltzeko. Eibarren kokatzen da bulegoa eta lanaldi osoko kontratua egingo da. Urrian hasiko litzateke lanaldia. 

Ondorengo ezaugarriak ere garrantzi berezikoak dira:

•    Euskara ongi menderatzea eta euskal kulturarekin atxikimendua izatea
•    Sony Vegas programaren ezagutza
•    Informatika eta interneterako gaitasuna
•    Sare sozialetan aktiboa izatea
•    Gidabaimena eta autoa

Interesa dutenek irailaren 28a baino lehen admin@badihardugu.com helbidera bidali behar dute euren curriculuma eta lan desberdinei buruzko adibideak erakutsiko dituzten loturak.

Ahotsak.eus proiektuan Euskal Herriko ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko egiten dugu lan. Hedapen lan horretan edizioa ezinbestekoa da. Jasotako testigantzekin hainbat lan prestatzen ditugu, besteak beste ikastetxeetarako eta museoetarako. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia