Ahotsak.eus Iruñeko Euskara Sarera jardunaldian

2017ko abe. 4a, 11:57

Euskarazko IKTak ezagutzeko Euskara Sarera jardunaldia egin zen Iruñean joan den ostiralean, abeanduak 1. Gu ere bertan izan ginen Gazte Gara Gazte eta Ikasgelan proiektuak aurkezten. 

Baluarte biltzar jauregian egin zen IKTak ezagutzeko Euskara Sarera jardunaldia, Iruñean. Euskararen Nazioarteko eguna zela antolatutako jardunaldian 470 bat ikaslek hartu zuten parte. 

Badihardugu Euskara Elkartetik Jaione Gisasola eta Izaskun Gaston bertaratu ziren, ikasle nafarrei Gazte Gara Gazte eta Ikasgelan proiektuak aurkeztera. Gainera, zenbait ikasle elkarrizketatu ere egin zituzten eta Gazte Hiztegia osatzen lagundu, datozen egunetan bideoak landu eta webgunean ikusgarri izango dira. Eguraldiak hotza bazen ere, giro ederra izan genuen, eta denek eman genion elkarri zer ikasi. 

Badihardugu elkarteaz gain, besteak beste, Puntu Eus, Gisa Elkartea, Wikipedia, Elhuyar, Dj Makala, Elurmaluta etab. ere Baluarten izan ziren, euskara eta IKTeen inguruko hitzaldiak ematen. 

Barre galantak egin zituzten gazteek Gazte Gara Gazte proiekturako aurkeztu genuen promoarekin: 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia