Ahotsak.com proiekturako langile bila

2009ko eka. 8a, 16:10

Ahotsak.com egitasmoak 3 langile behar ditu proiektuan lan egiteko. Hasiera batean urtebeterako kontratua litzateke, baina luzatzeko aukerarekin. Interesatuta daudenek ekainaren 26ra arteko epea dute euren eskaera bidaltzeko.

Ahotsak.com egitasmoak, Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik, hiru langile berri behar ditu proiektuan lan egiteko.

Langileek ondorengo betebeharrak izango dituzte:

  • Ahotsak proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin herririk herri, bideo eta audio pasarteak editatu...
  • Elkarrizketetan jasotako materiala landu, kodifikazioak eta transkripzioak egin...
  • Horrekin batera, euskalkien inguruko informazioa bilduko duen Interneteko datu-base bat antolatu eta hornitu.

Hiru arloetako lanek badute harremanik eta, beraz, hiruretarako gaitasuna baloratuko da. Hizkuntzalaritza, Kazetaritza eta antzeko ikasketak ere kontuan hartuko dira. Beharrezkoa izango da gidabaimena izatea, batez ere, lehenengo punturako, Euskal Herriko edozein herritan egokitu daitezkeelako elkarrizketak. Beste bi puntuetan lan-lekua finkoa izango da (Eibarren). Horrekin batera, ondorengoak beharko dira:

  • Euskara maila ona.
  • Euskalkiren baten ezagutza.
  • Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.

Interesa dutenek ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal dezakete euren kurrikuluma ekainaren 26a baino lehen.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia