Ahotsak.com proiektuak 2 langile behar ditu

2012ko uzt. 19a, 13:49

Ahotsak.com proiektuak bi langile behar ditu Euskal Herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko eta lantzeko. Filologia ikasketak egin izana hobetsiko da eta baita gida-baimena izatea eta euskalkien ezagutza sakona. Abuztura bitartean curriculumak jasoko ditugu eta lanaldia irailean hasiko litzateke.

Ahotsak.com egitasmoak, Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik, bi langile berri behar ditu proiektuan lan egiteko. Interesatuta daudenek abuztuaren 3ra arteko epea dute euren eskaera bidaltzeko. Iraila hasieran egingo da aukeraketa eta irailean bertan hasiko litzateke lanaldia. Lanaldi osoko kontratua izango da.

Bi lan ezberdin egiteko profilak bilatzen ditugu:

  • Eibarko bulegoan materiala landuko duen hautagaia (materialaren azterketa, kodifikazio-lana, transkripzioak...).
  • Euskal Herrian zehar elkarrizketak egiten jardungo duena (batez ere eskualde jakin batzuetan).

Filologian lizentziatua izatea hobetsiko da (edo bilketa etnolinguistikoetan eskarmentua izatea), eta ondorengo ezaugarriak ere garrantzi berezikoak dira:

  • Euskara maila ona.
  • Euskalkiren baten ezagutza.
  • Informatika kontuetan eta, batez ere, Interneten jantzia izatea.
  • Gidabaimena.

Interesa dutenek ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal dezakete euren kurrikuluma abuztuaren 3a baino lehen. Hautaketa abuztu bukaeran edo iraila hasieran egingo da. Aurkeztutako guztiei erantzungo zaie.

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia