Ahotsak.com proiektuaren informazioa hainbat hizkuntzatan

2010ko urr. 15a, 12:08

Egunetik egunera Ahotsak.com webgunea osatzen eta berritzen dihardugu. Aste honetan beste urrats txiki bat eman dugu eta gure bilketa-programaren informazioa gaztelaniaz eta ingelesez ere irakurri daiteke. Laster baita frantsesez ere. Laburpen txiki bat, behinik behin, kanpotarrek ere informazio apur bat izan dezaten.

Gaurtik aurrera, eta pixkanaka-pixkanaka, "Euskal Herriko Ahotsak" proiektuaren informazioa beste hiru hizkuntzatan jasotzeko aukera izango da. Dagoeneko irakur daiteke gaztelaniaz eta ingelesez, eta hemendik gutxira informazioa frantsesez ere egongo da. Webgunearen helburua da bertan jasotako materialak ahalik eta hedapen handiena izatea, eta horretarako beharrezkoa da informazioa beste hizkuntza batzuetan ere ematea.

Une honetan informazio orokorra baino ez dago hizkuntza horietan, baina gutxika-gutxika beste atal batzuetako informazioa ere hizkuntza horietan jartzeko asmoa daukagu.

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia