Ahotsak-eko testigantzak Zumalakarregi Museoan

ots. 8, 2012, 10:19 a.m.

Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren bizileku izan zen etxean dago gaur egun Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa. Bere helburua Euskal Herriko XIX. mendea ezagutzera ematea da. Izan ere, garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion.

Horretarako, eskaintzen dituen zerbitzuak anitzak dira: dokumentazio eta ikerketa zerbitzua, erakusketak, bisita gidatuak, tailerrak, etab. Larunbat arratsaldetan, adibidez, familientzako tailer didaktikoak antolatzen dituzte. Hauen helburua eredu ludiko eta dinamikoak erabiliz herriko historia ezagutarazten laguntzea da, aldi berean guraso eta haurren arteko harremanak indartuz.

Eta zeintzuk kontatuko digute herriko historia herritarrek beraiek baino hobeto? Hori pentsatuko zuten tailerren antolatzaileek Ahotsak.com-era jo zutenean. Hala, Kontxa Intxausti eta Jose Urretaren grabazioak ikusi eta entzun ahal izango dituzte datorren larunbateko tailerrean parte hartzen dutenek; Ormaiztegiko bainuetxea nolakoa zen, San Andresak nola ospatzen zituzten edo gerra garaia nola bizi izan zuten ezagutuko dute, besteak beste.



Ormaiztegitik alde egin behar

Pozten gaitu beste behin Ahotsak proiektuan jasota dagoen materialari horrelako ekimen politean erabilera emateak!

Tailerren inguruan informazio gehiago hemen.

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia