Agur Carmelo Cedrun Athleticeko atezain ohiari

2026ko uzt. 6a, 16:47

Euskal atezainen artean nabarmenetakoa izan zen Carmelo Cedrun zendu da 95 urte zituela. 18 urterekin debutatu zuen Athleticen eta 16 urtez izan zen taldeko atezain titularra. Futbol profesionalari lotuta bizi izandako garaiak gogora ekarri zituen 2014an Ahotsak proiekturako egin genion elkarrizketan.

Oromiño auzoan (Etxano) jaio zen Carmelo Cedrun 1930ean. 18 urterekin debutatu zuen Athleticen eta 400 partida inguru jokatu zituen talde zuri-gorriarekin, izan ere, 16 urtez izan baitzen taldeko atezain titularra, Jose Angel Iribarri lekukoa eman zion arte. 1964an Espanyol futbol-taldera pasa zen eta, lau urteren ondoren, Estatu Batuetako Baltimore Bays taldera joan zen urtebeterako. Futbol profesionaletik erretiratu eta gero, entrenatzaile lanetan ere aritu zen. Ahotsak proiekturako 2014an egin genion elkarrizketan bere ibilbidearen nondik norakoak azaldu zizkigun eta zenbait bitxikeria kontatu ere bai. Esaterako, Athleticek abizenaren lehenengo hizkia nola aldatu zion, soldadutza etxetik gertu egin zezan:

Eta baita amak egindako artilezko eskularruek zer-nolako garrantzia izan zuten hainbat txapelketatako tituluak irabazteko (Liga zein Kopa):

San Mamesen Manchesterren aurka jokatutako partidan, elurra zegoela eta, baloi gorriarekin jokatu zutela ere kontatu zigun:

Pasarte hauetan ikus daitekeenez, atezain paregabea izateaz gain, kontalari ona ere bazen Carmelo. Goian bego. Gure doluminak senideei eta lagunei.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia